Sei hileko zigorra irakasle bati, ikasle bat jotzea egotzita
MAULE. Paueko auzitegiak (Frantzia) sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Mauleko irakasle bati, ikasle bati ostikoka aritzea leporatuta. Ustez, ikasleak iseka egin zion. Hark bulegora deitu zuen ikaslea, eta han ostikoka hasi zitzaion. Epaitegiak zehaztu du ez diola irakasleari hezkuntzan lanean jarraitzea debekatu. Gaztetxoaren abokatua pozik azaldu da epaiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu