Koffi Annan: Kumasi, Ghana, 1938. 1997-2006 artean Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan zen, eta 2001ean Bakearen Nobel saria jaso zuen.
Bertie Ahern: Dublin, 1951. Irlandako lehen ministroa 1997-2008 artean. Fianna Fail alderdiko kidea. Ipar Irlandako bake prozesuko negoziazioetan parte-hartze zuzena izan zuen; 1998ko Bake Akordioaren sustatzaileetakoa.
Gerry Adams: Belfast, 1948. IRAko zuzendaritzako kide ohia, eta Sinn Fein Irlandako alderdiko presidentea 1987tik. Hark ere parte-hartze zuzena eduki zuen Ipar Irlandako bake prozesuan eta 1998ko itunean.
Jonathan Powell: 1956. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro izan zenean, haren kabineteko burua izandakoa. Powellek ere partaidetza zuzena izan zuen Ipar Irlandako bake prozesuan eta 1998ko akordioan.
Gro Harlem: Bærum, Norvegia, 1939. Norvegiako lehen ministro izandakoa hiru aldiz: 1981, 1986-1989 eta 1990-1996an. Alderdi Laboristako kidea. Nazio Batuen bakerako talde berezi bateko kide izana. Gaur egun gatazkak saihesteko talde bateko kidea da: Carnegie-ekoa.
Pierre Joxe: Paris, 1934. Frantziako Justizia ministro izana, Charles de Gaulle presidentearen garaian. Barne eta Defentsa ministro ere izana, Francois Mitterranden garaian. 2001etik Frantziako Kontseilu Konstituzionaleko kidea. PSren buru ohia Frantziako Asanblada Nazionalean.