Droga trafikoa

Sei lagun atxilotu dituzte Bilbotik Zizurrera droga eramatea egotzita

1.740 gramo speed eta 442 gramo kokaina atzeman dizkiete egin dituzte miaketetan.

2017ko ekainaren 26a
09:53
Entzun

Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, anonimo baten salaketa batetik abiatu zen ikerketa. Pertsona batek Zizurren (Nafarroa) droga zabaltzen zuela salatu zuen anonimoak. Hark Bilbotik droga jasotzen zuela eta Nafarroa osoan zabaltzen zuela ondorioztatu dute ikerketa eginda.

Bilbotik ekartzen zioten droga, eta gero, gauez, Iruñera eramaten zuten autoz. Segurtasun neurri zorrotzak hartzen zituzten, eta Iruñean beste erosle batzuei saltzen zieten. Txantrean zabaltzen zuten batik bat, Poliziaren arabera, eta hara bizikletaz joaten ziren.

Sei miaketa egin dituzte atxiloketekin lotuta: Iruñean lau etxebizitza, Zizurren bat, Bilbon etxebizitza bat eta garaje bat, eta Arazurin (Nafarroa) beste bi lokal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.