Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 11:35 aldera izan da istripua: bi autok, Citroen Xzara batek eta Renault Laguna batek, elkar jo dute, Irunerako noranzkoan. Talkaren ondorioz, sei pertsona zauritu dira —bost emakumezko eta gizonezko bat—, eta Mendaroko erietxera eraman dituzte seiak. Hala ere, inork ez duela zauri larririk agertu du Herrizaingo Sailak. Ezbeharraren ondorioz, Irunerako noranzkoko bideetako bat itxita egon da ordubetez, eta 3 kilometro arteko auto ilarak sortu dira.
Nolanahi ere, ez da hroi izan gaur auto metaketak izan diren puntu bakarra. Aitzitik, Aste Santuko oporraldiko irteera operazioa izanik, pilaketa handiak izan dira Araban, AP-21 autopistan, Armiñongo ordainlekuan, Bizkaian A-8an, Kantabriarako noranzkoan, eta Gipuzkoan, errepide berean, Irunen, Biriatuko mugan.
Hala, Armiñonen 24 kilometroko luzera iritsi dute une batzuetan ilarek; Bizkaian, A-8an, 15 kilometrokoa, eta Irunen 8,5ekoa. Herrizaingo Sailaren arabera, piskanaka bere onera dator egoera.
Errepideak / Irteera operazioa
Sei lagun zauritu dira A-8an, Mutriku parean
Trafiko isripu handi samarra gertatu da A-8 autopistan, Mutriku (Gipuzkoa) parean: bi autok elkar jo dute, eta sei lagun eraman dituzte zaurituta Mendaroko erietxean. Gainerakoan, auto ilara handiak izan dira hainbat puntutan, Aste Santuko irteera operazioa dela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu