Goizeko zortziak aldera errepide istripu handia gertatu da N-1 errepidean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean: sei ibilgailuk elkar jo dute, eta, halaber, sei lagun zauritu dira. Erietxeetara eraman dituzte zaurituak.
Ezbeharraren ondorioz, bide bat eten behar izan dute Gasteizko noranzkoan, eta auto ilara luzeak sortu dira, 11 kilometro ingurukoak. Goizeko 10:00etan, ordea, arazoa konpontzea lortu dute, eta jada ez dago auto iladarik.
Errepideak
Sei lagun zauritu dira Lasarten istripu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu