Kadaguako (Bizkaia) saihesbidean tunel bat zabaltzeko lanetan dabiltza eta gaur, leherketa kontrolatua egin nahi zutenean, zortzi lagun zauritu egin dira, 9:50ean. Haietatik sei langileak dira eta bi guardia zibilak.
Bilbo eta Enkarterriak lotuko duen errepidean izan da istripua. Hain zuzen, Gueñes herrian, Zaramillo tunelean, langileak lehergaiak manipulatzen ari zirela, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez.
Zaurituetako bat behintzat, larri dago, iturri beraien arabera. Besteek zauri arinak dauzkate.
Lan istripua
Sei langile eta bi guardia zibil zauritu dira Kadaguako autobidean tunel bat zabaltzeko lanetan
Bilbo eta Enkarterriak lotuko duen errepidean izan da ezbeharra, 9:50ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu