Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Sei lehendakarigai aurkeztu dira EAEko Ahal Dugu-ren primarioetara

Pili Zabala, Juan Luis Uria eta Ruben Belandiaz gain, hiru hautagai independente aurkeztu dira: Zaloa Aizpiri Agirre, Manuel Garcia Alfaro eta Olga Uruñuela Cuenca.

Ahal Dugu-ko jarraitzaileak, iazko abenduaren 20ko hauteskunde gauean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 26a
13:24
Entzun

EAEko Ahal Dugu-k datorren ostiraletik igandera egingo ditu hauteskunde primarioak Eusko Legebiltzarrerako bozetan lehendakarigai nor aurkeztuko duen erabakitzeko, eta zerrendak ere zehazteko. Jakinak ziren hiru hautagaitza: Pili Zabala buru duena eta zuzendaritzak proposatutakoa, Juan Luis Uriarena —zuzendaritzarekiko Kaliangora korronte kritikoak sustatutakoa— eta Ruben Belandiarena. Hirurek taldeak ere aurkeztu dituzte, eta alderdiak kideen berri eman du (zerrendak).

Zabalaz, Uriaz eta Belandiaz gain, hiru hautagai independente aurkeztu dira primarioetara: Zaloa Aizpiri Agirre, Manuel Garcia Alfaro eta Olga Uruñuela Cuenca.

Kanpaina bihartik igandera bitarte egingo da, eta emaitzak datorren astelehenean jakingo dira.

Udazkenean izango da Eusko Legebiltzarrerako bozak. Espainiako Kongresurako ekaineko hauteskundeetan Elkarrekin Ahal Dugu koalizioa izan zen EAEko lehen indarra, botoetan —%29— eta diputatuetan; hiru herrialdeetan nagusitu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.