Lan istripua
Sei metroko altueratik erorita langile bat hil da eta beste bat larri zauritu da, Bokalen
Lan istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Bokaleko (Lapurdi) Interfertil enpresan: sei metroko altueran zegoen igarobide batean behera amildu ziren bi langile. Bat hil egin zen, eta bestea larri zaurituta dago.
Bokalen, kaian, dago Interfertil ongarri enpresa. Biltegian ari ziren lanean gizonezko biak istripua izan zutenean. Hildako langileak 58 urte zituen; besteak 38 urte ditu, eta larri dago erietxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu