Gutxienez sei pertsona hil dira gaur goizean Pakistanen, ekintzaile suizida batek Poliziaren furgoneta baten kontra egin duen atentatuan. Poliziak jakinarazi duenez, hildakoen artean hainbat polizia daude. Atentatuan, 19 pertsona zauritu dira. Talibanekin eta Al Kaedarekin lotu dute erasoa.
Informazio iturrien arabera, ekintzaileak ezkutuan zuen lehergaia soinean, eta furgonetara gerturatu denean lehertu du. Bannu eskualdean gertatu da erasoa, Khiber-Pakhtunkhwa probintzian. Leku hori talibanen kontrolpean dauden beste probintzi batzuekin egiten du muga, eta gatazkatsua da horregatik.
Mundua
Sei pertsona hil dira Pakistanen, ekintzaile suizida batek bonba bat lehertuta
Informazio iturriek, talibanekin eta Al Kaedarekin lotu dute atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu