AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez, Nafarroa Garaiko sei preso gazte aske geratuko dira bihar, fidantzapean. Iñigo Gulina eta Javier Oses (2007an atxilotuak), eta Mikel Beuntza, Mikel Marin, Irati Mujika eta Ohian Ataun (2008ko urrian eta azaroan atxilotuak) utziko dituzte libre.
Lehenbiziko biei, Gulinari eta Osesi, 6.000 euroko bermeak ezarri dizkiete Espainiako epaileek, eta bigarrenei 10.000 eurokoa. Bihar ordainduko dituzte beren senideek bermeak, eta gazteak kalera jalgiko dira.
Euskal presoak
Sei preso nafar aske geratuko dira bihar, bermepean
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Iñigo Gulina, Javier Oses. Mikel Beuntza, Mikel Marin, Irati Mujika eta Ohian Ataun dira aske ateratzekoak direnez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu