Sei tona eta erdi fuel jaso zituzten atzo Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetan eta itsasoan

Erredakzioa
2003ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Prestige-ren hondoratzearen ostean fuelaren jarraipena eta garbiketa egiteko taldeek 6,5 tona fuel jaso zituzten atzo Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetan eta Kantauri itsasoaren bi probintzia horietako uretan.

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Sailen Arteko Batzordeak jakinarazi zuenez, fuel orban sakabanatuak atzeman zituzten, Plentzia, Zumaia, Zarautz, Orio, Donostia eta Pasaia parean batez ere. Fuela itsasoan biltzen duten itsasontziek hiru tona fuel bildu zituzten atzo bertan.

Hondartzetan, berriz, fuelak zikindutako hiru tona eta erdi hondakin jaso zituzten, gehienak bizkaian: ia hiru tona Bizkaian eta tona erdi inguru Gipuzkoan. Honako hondartza hauetan jaso ziren atzo zikindutako hondakin gehien: Ogeia (tona bat), La Salvaje (600 kilo), Arrietara (600 kilo), Laida (300 kilo) eta Laga (150 kilo). Gipuzkoan, Zarauzko hondartzan bildu zen fuelak zikindutako hondakin gehien: 410 kilo.

Bertan zegoen fuel kopuruagatik eta garbiketa lanak behar bezala egin ahal izateko, bandera horia jarri zuten atzo Arrietara eta Karraspio hondartzetan, prebentzio neurri gisa.

Atzo bezala asteburuan ere ipar haizea izango dela gogorarazi zuen atzo Sailen Arteko Batzordeak.>

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.