Kronologia

Sei urte eta erdi, oso-osorik

2009ko urrian preso sartu zutenetik martxoaren 1ean ateratzen den arte, sei urte eta erdi pasatuko ditu giltzapean Otegik. Datorren urteko abuztura edo irailera arte preso jarraituko du Rafa Diezek, Bateragune auziko azken presoak.

2016ko urtarrilaren 28a
19:06
Entzun

2009

2009-10-13. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal, Mañel Serra eta Ainara Oiz atxilotu zituzten.
 

2009-10-16. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelatzeko agindu zuen Baltasar Garzonek. Etxeberria eta Oiz aske utzi zituen; Moreno, Esnal eta Serrari hamarna mila euroko bermea ezarri zien.

2009-11-08. Prozesu demokratikoaren alde idatzitako gutunaren berri eman zuten bost zigortuek, kartzelatik.

2009-11-14. Altsasun egindako agerraldi batean, «soilik bide politiko eta demokratikoak» erabiltzearen alde agertu zen ezker abertzalea.

2010

2010-2-14. Zutik Euskal Herria adierazpena kaleratu zuen ezker abertzaleak.

2010-4-26. Auzitegi Nazionalak Rafa Diez aske utzi zuen, 30.000 euroko bermea ezarrita.

2011

2011-2-07. Sortu alderdia aurkeztu zuen ezker abertzaleak, indarkeria irmo errefusatuta.

2011-6-27.Bateragune auziko epaiketa hasi zen. Euren apustua bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen aldekoa izan dela esan zuten akusatuek.

2011-9-16. Otegiri, Diezi, Jacintori, Rodriguezi eta Zabaletari kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak —Diez hiru egunera espetxeratu zuten—. Esnal, Moreno eta Serra absolbitu egin zituen.

2011-10-20. ETAk amaitutzat eman zuen jardun armatua.

2012

2012-5-10. Zigor epaia berretsi zuen Auzitegi Gorenak.
 

2012-6-23. Gorenaren erabakiaren aurka babes helegitea aurkeztu zuten Konstituzionalean zigortuek. Auzitegiak 11 hilabetera onartu zuen tramiterako.

2013

2013-6-04. Auziko mamiaz erabaki artean zigortuak aske ez uztea erabaki zuen Konstituzionalak.

2014

2014-5-05. Zigorraren hiru laurdenak beteta eduki arren, Konstituzionalak ez zituen aske utzi Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegi. Diez geroago kartzelatu zuten.

2014-7-22. Babes helegitea atzera botata, Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegi preso mantentzea erabaki zuen Konstituzionalak. Zigor osoa bete arte.

2015-10-12. Zigorra beteta, aske atera ziren Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez.

2015-10-15. Otegi askatzeko eskatu zuten 24 europarlamentarik Free Otegi, free them all kanpainaren barruan.

2015-10-18. Milaka lagun elkartu ziren Donostian, Arnaldo eta Rafa askatu! Politika askatu! lelopean egindako manifestazioan.

2015-10-19. Arnaldo Otegi aske uzteko eskatu zuten Irlandan hainbat arlotako pertsona ezagunek.

2015-12-15. Otegi eta gainerako euskal presoak askatzeko eskatu zuten Ekuadorren, 
29 lagun ezagunek.

2016

2016-01-19. Free Otegi, Free Them All kantua aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat musikarik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.