Gaur 8:45ean sei urteko haur bat hil da Atarrabian (Nafarroa), jaiak direla-eta egin duten entzierroko hesiak zeramatzan ibilgailu batek harrapatuta. Ezbeharraren ondorioz, herriko jaiak bertan behera utzi dituzte. Udaletxeko plazaren ondoan jazo da ezbeharra, haurra ikastolara zihoanean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Herriko ikastolako gurasoen elkarteak jakinarazi duenez, behin baino gehiagotan ohartarazi zioten udaletxeari istripua izandako eremua "arriskutsua" zela eta haurrak eskoletara sartu eta ateratzen ziren unean inguruko lanak bertan behera uzteko.
Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
gizartea
Sei urteko haur bat hil da Atarrabian, ibilgailu batek harrapatuta
Herriko festak ziren herrian, baina ezbeharraren ondorioz, bertan behera utzi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu