Politika

Sei urteko kartzela zigorra eskatu dute emakume baten kontra, Lizartzako PPko zinegotzi bat jo zuelakoan

2008ko apirilaren 2a
13:47
Entzun
Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eta hamabi mila euroko zigorra eskatu ditu emakume baten kontra, Lizartzako (Gipuzkoa) PPko zinegotzi bat buruan makila batekin jo zuelakoan. PPko kideak ez zuen lesiorik izan. Hau bere alderdikideekin Lizartzako ermita batetik irteten ari zela izan zen ustezko erasoa, 2007ko irailaren 6an.

Fiskaltzak dioenez, emakumeak "faxistak eta txakurrak" deitu zien PPko zinegotziei, eta herritik alde egiteko oihu egin zien.

2007ko udal hauteskundeetan PP izan zen Lizartzan aurkeztu zen alderdi legezko bakarra, eta 27 boto bildu zituen. Espainiako Justiziak EAE-ANV baliogabe utzi zuen. Alderdi hau, baina, bozetara aurkeztu zen, eta berak jaso zuen boto gehien -186; gehiengo osoa lortzeko moduko kopurua-. Regina Otaola PPko kidea da hango alkatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.