Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Lea-Artibaiko (Bizkaia) zortzi gazteri, ustez Segi gazte erakundeko kide izateagatik eta kale erasoak egiteagatik. Zortzi kide horietatik bi baldintzapean aske zeuden iaztik, bermea ordaindu eta gero, baina haiek ere espetxeratzeko agindu du epaileak. Defentsa abokatuak dei baten bidez jakin du epaiaren epaiaren berri, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren arabera eta "ez senideek ez abokatuak ez dute esku artean sententziarik".
Zortzi atxilotuek "euren lan politikoa epaitzen zebiltzala" azaldu dute epailearen aurrean eta "horretarako salbuespen auzitegiak inolako eskubiderik ez duela" gaineratu. Atxilotutakoan egindako adierazpenak torturapean eginak izan zirela ere nabarmendu dute.
politika
Sei urteko kartzela zigorra ezarri die Lea-Artibaiko zortzi gazteri, Segikoak izatea egotzita
Zortzi gazte horietatik bi iaztik baldintzapean aske zeuden, baina orain espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu