Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta sei urteko espetxe zigorra ezarri diete Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru, Garikoitz Mujika eta Araitz Zubimendiri, "talde terroristako kide" direlakoan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du epaia.
Oier Oa ere auzipetuetako bat zen baina ez da epaiketara agertu. Ondorioz, hura bilatu eta atxilotzeko agindua emana du epaileak.
Epaiketan bost auzipetuek adierazi zuten eurek ez zutela "ez terrorismoarekin ez indarkeriarekin zerikusirik" duen jardunik egin. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko lana besterik ez zutela egin azaldu zuten, eta hori "baliabide politiko soilekin" egin zutela.
politika
Sei urteko kartzela zigorra ezarri diete Segiko kide izatea egotzitako bost gazteri
Asier Tapia, Zigor Ruiz, Eneko Aizpuru, Garikoitz Mujika eta Araitz Zubimendiri "talde terroristako kide" izatea leporatzen diete. Oier Oa ere auzipetuta zegoen baina epaiketara ez da agertu, eta epaileak atxilotzeko agindua emana du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu