Sei urteko zigorra ezarri diote Anesvad GKEko presidente ohiari

Zuzendari ohiak 21 hilera zigortu dituzte, delitua aitortu eta bidegabe hartutako diru guztia itzuli dutelako

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Anesvad GKE gobernuz kanpoko erakundeko presidente ohi Jose Luis Gamarrari, Anesvadi zegozkion 7,5 milioi euroz bidegabe jabetzea egotzita. Gainera, 3,2 milioi euro ordaindu beharko dizkio Gamarrak erakundeari; hartutako dirutik oraindik itzuli ez duen diru kopurua da hori.

GKEko zuzendari ohi Jose Miguel Sustatxa eta Jose Francisco Martinezi ere delitu bera leporatu die auzitegiak, eta 21na hilabeteko zigorra ezarri die. Delitua aitortu eta diru guztia itzuli zuten Sustatxak eta Martinezek; horregatik ezarri diete 21 hileko zigorra, epaileak zehaztu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.