Sei urtera murriztu du fiskalak Iruñerriko hamar gazte auzipetuen aurkako zigor eskaera

Zigor eskaerak baliogabetzeko eskatu du Amaia Izko defentsako abokatuak.

2015eko maiatzaren 11
12:45
Entzun

Iruñerriko hamar gazteren kontrako epaiketarekin jarraitu dute Auzitegi Nazionalean. Peritu polizialek deklaratu ostean, zigor eskaerak baliogabetzeko eskatu du Amaia Izko defentsako abokatuak. Fiskalak murriztu egin du zigor eskaera hamar auzipetuentzat: hamar urtetik seira.

Gazteek epailearen aurrean eginiko tortura salaketei ez die sinesgarritasunik eman fiskalak, azalduta tortura kasuak izan direnean ikertu egin dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.