Epaitegiak

Seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Askapenako bost kiderentzat

Horrez gain, Askapena, Askapeña, Elkartruke eta Herriak Aske elkarteak legez kanporatzea eskatu du fiskalak bere kalifikazio txostenean. 

Askapenaren 25. urteurreneko ekitaldiaren aurkezpena, 2012an. LANDER FDZ. ARROIABE, ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 11
12:33
Entzun

2010ean Askapenaren kontra egin zuten polizia operazioaren ostean —zortzi lagun atxilotu zituzten— iritsi da fiskalaren kalifikazioa: seina urteko espetxe zigorra eskatu du Askapenako bost kiderentzat, eta legez kanpo uztea haren jarduna. Horrez gain, Bilboko Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkartruke elkarteak legez kanpo uzteko eta desegiteko eskatu du fiskalak.

Oraindik, ez dago epaiketarako datarik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.