EHNE sindikatuaren batzarra

"Sektore batu bat sortzeko asmoa" agertu du Gipuzkoako EHNEko lehendakari berriak

Eneko Karrera amezketarra izango da gaurtik aurrera EHNE sindikatuko lehendakari berria eta idazkari nagusia, berriz, Begoña Aristi tolosarra. Datozen lau urteetarako lan-ildo nagusiak eta exekutiba berria zehaztu ditu Gipuzkoako EHNE sindikatuak gaur Villabonan (Gipuzkoa) egiten duten urteko batzarrean. Hamar kidek osatzen dute exekutiba, gazteak kide guztiak. "Baserritarrak irautea eta baserri bat gehiago ez ixtea izango da gure erronkarik nagusienetako bat", adierazi du Karrerak.

2003ko azaroaren 8a
14:59
Entzun
"Baserritarrak irautea eta baserri bat gehiago ez ixtea izango da gure erronkarik nagusienetako bat, jakinik baserriak ixteko joera gero eta handiagoa dela". Hitz horiekin laburbildu Gipuzkoako EHNE sindikatuak datozen urteetarako zehaztu dituen lan-ildo nagusiak. Horretarako behar diren baliabide guztiak jarriko dituztela iragarri du, "bai bailaretan, bai sektoretan eta baita ere bertebrazio lanetan". Sektore batu egiteko asmoa dutela nabarmendu du.

Horrez gain, Eneko Karrerak eskari zuzena ere egin dio administrazioari, ahalegin guztiak egin ditzan nekazaritza sektorea berpiztu eta indartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.