hezkuntza

Selektibitate probak hasi dituzte gaur Hego Euskal Herrian

Ostiralera arte izango dituzte unibertsitera sartu ahal izateko azterketak. 11.000 ikaslek baino gehiagok egingo dituzte.

2012ko ekainaren 6a
15:47
Entzun

11.023 ikasle unibertsitatean sartzeko probak egiten hasi dira gaur Hego Euskal Herrian, 09:00etan. Urte osoan esperotako azterketa heldu zaie, nahi duten hori edo ahal duten hori ikasten hasi aurretik igaro beharreko azken langa. Ostiralera arte izango dituzte probak.

Nafarroan 2.710 lagunek egingo dute; EAEn, berriz, 8.300 bat inguruk. Nafarroan ikasleen laurdenak egingo du proba euskaraz, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 10etik 6 ikaslek.

Pasa den urtean Kimikako euskarazko azterketan oker adierazitako ariketa batek eragindako trabak ekiditeko asmoz, koordinatzaile guztiak elebidunak izango dira aurten, eta batzorde berezi bat ere sortu dute, azterketak guztien artean ikuskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.