Hezkuntza

Selektibitatea egiten hasi dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.782 ikasle

Iazkoarekin alderatuta, %1,49 hazi da Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan izena eman duten ikasleen kopurua. Batxilergoko ikasleen %75ek proba euskaraz egingo dute.

Ikasleak selektibitatea egiten, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko ekainaren 8a
16:02
Entzun

Gaur hasi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan milaka ikasleren etorkizuna markatuko duen proba. Hain zuzen, 12.782 ikasle hasi dira selektibitatea bezala ezaguna den USE Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten. Nafarroako ikasleek iragan astean egin zuten proba, eta etzi jakingo dute zer emaitza lortu dituzten.

Gaurtik hasita hiru egunez, USEko azterketak egiten arituko dira Batxilergoko 11.947 ikasle eta Lanbide Heziketako 835. Gainera, 626 nota igotzera aurkeztuko dira irakasgai batzuetara. Azterketari gehienak emakumeak dira —Lanbide Heziketako ikasleen %69 eta Batxilergokoen %57—. Hizkuntzari dagokionean, proba euskaraz egitea erabaki dute ikasle gehienek: Batxilergoko ikasleen %75ek eta Lanbide Heziketako %55ek egin dute hautu hori.

Lurraldeei erreparatuz gero, Bizkaiko campusak jasoko ditu ikasle gehien (6.385), 4.618k egingo dute Gipuzkoan, eta 1.731k Araban. Orotara, iaztik %1,49 hazi da izen-emate kopurua.

Iazkoa bezala, koronabirusaren pandemiak eskatzen dituen babes neurrietara egokitutakoa izango da aurtengo proba ere. EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen campusak ez ezik, BEC, Ficoba eta Iradier Arena ere erabiliko dituzte. Gainera, iaz azterketetan egindako aldaketak mantentzea erabaki dute, ikasleek aukera gehiago izan ditzaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.