Selektibitateko galderak EHUn

2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
EUSKARA AZTERKETA

Irakurmena. Emandako testuari buruzko lau galdera zehatz, edo hamar baieztapen egia edo gezurra diren esatea (aukera justifikatu gabe). Testuaren gaia adieraztea, betiere proposatutako lau aukeren artean bat hautatuz. Testuaren laburpena (gehienez zazpi lerro), edo ideia nagusiak ematea.

Hizkuntza. Lau definizio emanda, hitzak aurkitu testuan.

Idazlana. Testuko gaia abiaburutzat hartuta, idazlan bat egitea, gutxienez 200 hitzekoa.

GAZTELANIA AZTERKETA

Irakurmena. Testuaren gaia eta laburpena (aukeratzeko ez). Testua sailkatzea tipologiaren, erabilera eremuaren eta generoaren arabera, justifikatuz. Testuaren lagunarteko erregistroa agertzen duten elementu lexiko, hitzezko eta sintaktikoak ezagutzea; edo subjektibotasuna eta adierazkortasuna lortzeko erak ezagutzea, adibideak jarriz.

Idazlana. Iruzkin pertsonala.

Literatura. Pasarte bat emanda, aztertzea, egilea identifikatzea eta testuingurua ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.