Selekzioen ofizialtasunerako elkarlana eskatu du ESAITek

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainan hainbat alderdik euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta horren aldeko jarrera azaldu dutela aintzat hartuta, ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak dei egin die alderdi politiko guztiei ekimen horiek botoak biltzeko izan beharrean denen artean ofizialtasuna lortzeko urratsak nola egin daitezkeen aztertzeko erabiltzera. «Alderdi guztiei dei egiten diegu azaroaren 21etik aurrera elkar gaitezen ofizialtasunak eskatzen duen lan komunean aritzeko», esan du ESAITek. Ofizialtasunak «euskal alderdien eguneroko agenda politikoan hizki handiekin eta gorriz marraztuta» egon behar duela uste du ESAITek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.