Seme-alabei eta emazteari eraso egitea egotzita, atxilo
BILBO. Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atzeman zuen herenegun arratsaldean Sestaon (Bizkaia), bikotekideari eta urtebete eta 5 urte arteko hiru seme-alabei eraso egiteagatik. Haurrak ustezko erasotzailearen lagun baten etxean aurkitu zituzten, eta haiek bahitzea ere egozten diote; baita bikotekidearekiko zuen urruntze agindua apurtzea ere. Donostiako epaile batek, berriz, zortzi urteko espetxe zigorra jarri dio gizon bati, 2006an pasadizokoen etxean emakume bat bortxatzeagatik. 6.000 euroko kalte-ordaina ere eman beharko dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu