Seme-alaben zaintza auzitan, autoko aulkia ez erabiltzeagatik
MADRIL. Autoan umeentzako araututa dagoen aulkia erabiltzen ez duten gurasoek seme-alaben zaintza galtzea. Espainiako Bide Segurtasunerako fiskal Bartolome Vargasen proposamena da. Aulkia ez erabiltzeagatik hiru aldiz zigortu ostean gertatuko litzateke, onartuko balitz. Vargasek iragarri du protokolo bat jarriko dutela martxan, 14 urte arteko neska-mutilak hiltzen diren errepide istripuak ikertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu