Genero indarkeria

Semea hiltzeaz akusatuta epaituko dute gizonezko bat

2011n hilik agertu zen adingabe bat, Donostian. Labankada baten ondorioz hil zen. Fiskalak uste du emazte ohiaren kontra mendekua hartzeagatik hil zuela.

2015eko martxoaren 20a
11:21
Entzun

Hemezortzi urteko kartzela zigorra eskatuko du Gipuzkoako fiskalak 2011ko abenduan Donostian hilik agertu zen semearen aitarentzat. Hura hiltzea leporatzen dio fiskalak. Emazte ohiaren kontra mendekua hartzeagatik hil zuela uste du.

Hildakoaren ama eta akusatuaren emazte ohiaren akusazio partikularrak hogei urteko espetxe zigorra eskatuko du gizonezkoaren kontra.

2011n agertu zen hilik 13 urteko adingabea. Bularraldean sartutako labankada baten ondorioz hil zen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.