Urruñako (Lapurdi) etxe batean senar-emazte bikote bat hilik aurkitu du gaur goizean etxeko garbiketak egiten zizkien langileak. Polizia iturriek agetu dutenez, emaztea lepoa soka batekin estututa hil du norbaitek, eta, gainera, kolpe arrastoak zituen gorputzean. Senarra, berriz, igerilekuan aurkitu dute itota. Oinetara harri batzuk lotuta zeuzkan ur azalera irtetzea eragozteko.
Poliziaren lehen hipotesien arabera, gizonak andrea hil du eta ondoren bere buruaz beste egin. Erresuma Batuko eta Espainiako nazionalitatea dute hildakoek. Hego Euskal Herrikoak lirateke jatorriz -ontzigintzarekin harremana lukete-, baina 1936ko gerraren ondorioz Erresuma Batura joandakoak. Egun Madril eta Urruña artean bizi ziren zenbait iturrik agertu dutenez.
Gizartea
Senar-emazte bikote bat hilda agertu da Urruñan, beren etxean
Poliziak egindako lehen ikerketen arabera, 76 urteko gizonak 60ko andrea hil du, eta ondoren, bere buruaz beste egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu