Ertzaintzak 38 urteko emakume bat atxilotu du Gasteizen, senarrari belaun batean labana bat sartu diolakoan. Gizonezkoa hiriko larrialdi zerbitzu batera eraman behar izan dute, zauria sendatzeko.
Ertzaintzak dio gizona artatzen ari zirela jaso zuela ustezko erasoaren berri, eta bikotearen etxera joan zen ondoren, emakumeari galdeketa egitera. Ertzainen arabera, honek aitortu egin du berak sartu diola labana. Hantxe atzeman dute.