EAJren mozioak 145 boto jaso ditu kontra (PP eta UPNrenak) eta 85 alde (EAJ, PSOE, CiU eta Entesarenak. Hiru abstentzio egon dira (Amaiur). PSOEk zuzenketa bat aurkeztu du eta EAJk onartu egin du. Zuzenketa horretan Gasteizko Biktimen Memorialaren Zentroa indar politiko guztien artean adostuta jartzeko abian eskatzen zuten sozialistek.
Jokin Bildarratz EAJkoak mozioa defendatzerakoan esan du ez dagoela egiaztatuta epai batekin Barne Ministerioak dikriminatu dituen biktimak ETAkoak zirenik. Antonio Julian Rodriguez PSOEkoak esan du ez dela lehen eta bigarren mailak biktimarik sortu behar. Fernandez Diazek Kongresuan egin duen moduan PPren bozeramaile Luis Aznarrek esan du 46 direla kalte-ordaina ukatu zaien biktimak, eta "ETAko kideak edo horren ingurukoak" direla horietako asko. Poliziaren eta Guardia ZIbilaren txostenak erabili dituztela hori egiaztatzeko gaineratu du.
Amalur Mendizabal Amaiurkoak euren abstentzioa azaldu du esanez, EAJren mozioaren alde egon arren, PSOEren zuzenketarekin ados ez daudela. Indarkeria guztien biktimen aitortza eskatu du, eta "egi bakar bat ez dagoela jakinik" biktima guztiak ordezkatuko dituen euskal institutu bat sortzea defendatu du.