Atzo Mutiloagoitin (Nafarroa) ustez amak emandako botikak irentsita gaixotu ziren 12 eta 14 urteko bi anaiek senda agiria jaso dute, eta, beraz, irten dira Iruñeko Bideko Ama Birjinaren erietxetik. Hala ere, arta psikologikoa jasotzen jarraituko dute, familian jazo diren gertaera larriei aurre egiten laguntzeko.
Izan ere, bi anaia nerabe horien senide txikienak -2 eta 7 urteko beste bi anaia- hil egin ziren atzo, hain justu, ustez amak emandako botika horiekin pozoituta. 40 urteko ama, berriz, bere buruaz beste egiten saiatu zen karbono monoxidoa arnastuta. Nafarroako Ospitalean dago ama, baina hark ere zauri arinak ditu. Foruzaingoak atxilotu egin du semeen hilketa egotzita, eta zenbait iturriren arabera, litekeena da gaur bertan eramatea epailearengana.
Lau semeak Iruñeko Paz de Ziganda ikastolako ikasleak ziren, eta ikastetxean ere arta psikologikoko programa jarri dute abian, senide horientzat ez ezik, oro har, ikasle guztientzat jazotakoa gainditzen laguntzeko.
Gizartea
Senda agiria jaso dute atzo Mutiloagoitin zauritutako bi anaiek
Hala ere, arta psikologikoa hartzen jarraituko dute 12 eta 14 urteko nerabeek. Haien bi anaia gazteenak hil egin ziren atzo. Ustez, amak emandako botikekin pozoitu ziren lauak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu