Sendagai generikoak lehenesteko lista hedatzekoa da Bengoa

Ekainean beste zortzi sendagai gehituko ditu Jaurlaritzako Osasun Sailak iaz eginiko lauko zerrendan

arantxa iraola
Donostia
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Ekainean botika gehiago erantsiko ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sendagai generikoak lehenesteko zerrendara; iazko ekainetik listan zeuden laurez gain, zortzi printzipio aktibo gehiago sartuko ditu. Horiek errezetatzeko orduan, botika generikoen aldeko hautua egiteko deia egingo die sendagileei. Osasun Saileko informazio iturriek BERRIAri jakinarazi diote egunotan bilerak egiten ari direla erabakiaren nondik norakoak zehazteko. Ekainean gauzatuko dela esan dute, data jakinik gabe. Osalde osasun eskubidearen aldeko elkartearen arabera, ekainaren 6an egingo da deia.

Osaldek baieztatu duenez, hautatu diren zortzi printzipio aktibo berriak, aurretik listan dauden laurak bezala, medikuek eguneroko martxan gehien errezetatzen dituztenen artean daude. Aurreko lauren artean, besteak beste, hipertentsioa eta kolesterola tratatzeko botikak daude. Iazko deialdian, medikuei, generikoak lehenetsi ezean, azalpenak eskatuko zizkietela ohartarazi zuen Bengoak. Oraingoan, Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, premiarik ez da izango, eskaerari ondo erantzuten ari zaizkiolako osagileak. Iaz, Farmaindustriak gogor kritikatu zuen erabakia, eta auzibidea abiatu zuen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.