Politika

Sendatu ondoren, lan politikora itzuli da Maria San Gil

EAEko PPko presidenteak hiru hilbete eta erdiz egonda osatzen.

2007ko abuztuaren 1a
15:21
Entzun
Maria San Gil PPko buruzagiak prentsaurrekoa emango du bihar Donostian, hiru hilabete eta erdiz jendaurreko agerraldirik egin gabe egon ostean. Bularreko minbizia antzeman zioten San Gili, eta apirilaren 18an berak jakinarazi zuen gaixotasunaren ondorioz lan politikoa utziko zuela zenbait hilabetez. Minbiziak pronostiko ona zuela eta sendatzeko itxaropentsu azaldu zen agerraldi hartan. Tratamendua eginda, bihar itzuliko da jardun politikora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.