Aurreko astean Lantaronen lau senegaldar erasotzea egotzita Ertzaintzak 17 eta 21 urteko bost gazte atxilotu zituen ostirala eta igandea bitartean, eta gaur aske geratu da gaur 21 urteko inputatu nagusia, igandean bere burua Ertzaintzan entregatu eta atxilotua izan ostean. Kasua daraman epailearen aurrean agertu beharko du hileko egun jakinetan.
Erasoa aurreko asteazkenean gertatu zen, lau senegaldarrak Lantarongo Curvados Quintín siderurgia enpresatik lanak bukatuta ateratzen ari zirela. Ustezko erasotzaileetako bi enpresa horretako langileak ziren -aita-semeak-, eta goiz berean kaleratu zituzten, "jarrera xenofoboa" izatea egotzita. Lau senegaldarretatik bat larri zauritu zuten buruan jasotako kolpeagatik; itxura denez, burdinezko barra batekin jo zuten. Eman diote senda agiria jadanik.
Erasotzaileek senegaldarren autoaren lau gurpilak zulatu zitutzen, eta hauek lantokitik noiz aterako zeuden. Lanak bukatu eta lantegitik atera bezain pronto kolpeka hartu zituzten, Herrizaingo Sailaren arabera. Lau langileak Miranda de Ebroko (Espainia) Santiago Apostol ospitalera eraman zituzten zaurituta. Lau horietatik hiruk segituan jaso zuten alta eta laugarrenak, zauri larrienak zituenak, ospitalean geratu behar izan zuen.
Atxilotu eta aske utzi duten gazte honetaz gain beste lau daude inputatuta, guztiak ere libre utzi dituzte Poliziaren eskuetatik pasatu ondoren. Lau horietatik bik ez dituzte 18 urte eta adin txikikoen Fiskaltzaren aurrean deklaratu beharko dute.
gizartea
Senegaldarrak erasotzeagatik atxilotutakoak aske
Aurreko asteazkenean Lantaronen lau senegaldar jipoitzeagatik bost gazte atxilotu zituen Ertzaintzak. Aske geratu da gaur inputatu nagusia baina epailearen aurrean agertu beharko du aldian-aldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu