2000. urtean Gasteizko kafetegi batean lan egiten zuen emakume bat botxatzeagatik eta hiltzeagatik Duesoko espetxean (Kantabria, Espainia) zegoen gizona; 2026ra arteko zigorra zuen. Joan den astean ihes egin zuen, astebeteko baimen bat aprobetxatuta. Abc-k jakinarazi duenez, Senegalen atxilotu du gaur Espainiako Poliziak, Senegalgo segurtasun indarren laguntzarekin; Mauritaniatik sartzen atzeman zuten atzo, eta gaur atxilotu dute. Gizonaren identitatea hatz marken bidez egiaztatzeko zain daude, pasaporte faltsu bat erabili duela uste baitute poliziek.
Gizartea
Senegalen atzeman dute Duesoko espetxetik ihes eginda zegoen erasotzailea
Atxilotu egin du Espainiako Poliziak, 'Abc' egunkariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu