Presoak Bordele, Tolosa eta Baiona arteko hirukian bilduz gero, urteko gastua 53.856 eurokoa litzateke, hots urruntzearen gain kostua 173.910 eurokoa da familientzat. Horregatik egin dute eskaera hori.
Jean-Jacques Lasserrek bi aldiz atzeratu Anai Artea elkarteko kideekin zuen hitzordua. Ororen buru, diru laguntza eskaera behar zen epeetan aurkeztu dute, idatziz, eta kontseilari nagusi bakoitzari postaz igorriz. «Kontseilu Nagusiak urrats bat egin dezake bake prozesu honetan, presoen hubiltzea proposatuz», azpimarratu du Frantxoa Garat Anai Arteako kideak. Didier Rouget Anai Artea elkarteko kideak Frantziaren jarrera gaitzetsi du. «Gatazkaren konponbideari bizkarra itzultzen dio».
«Sakabanaketa jasangaitza da. Diru aldetik biziki zaila da hilabetean bisita bat baino gehiago egitea», salatu du Jeanine Beirie Etxerat elkarteko kideak. «Badu urteak salatzen dugula politika hori, eta gero eta gehiago urruntzen eta sakabanatzen dituzte presoak». Sakabanaketarekin batera, presoen isolamenduak familiei kartzela hartara joateko zailtasun gehiago eragiten diela azaldu du Maialen Iturria Etxerat-eko kideak, ez baitezakete bidaia beste senide batzuekin batera egin.
Eta Unai Paroten kasuan, nahiz eta Cordobako espetxean beste euskaldun batzuk izan, egun bakoitzean euskal preso bakar batek ukan dezake familiaren bisita. «Halakoetan, familiak berak bakarrik jasan behar du kartzelara joatea. Zaila da. Batzuetan ez da ez trenik ez autobusik kartzelaraino. Eta autoa aipatzen delarik beldurra sortzen da. Senide anitzek bizia galdu dute bidean».
Presoen bisitatzera joatea bereziki gogorra da aitatxi-amatxientzat eta haurrentzat, Etxerat-en arabera. Zaharrek, osasun arazoak direla medio, ez dituzte beren ahaideak ikusten. Zenbait kartzeletan ez da bisitarik izaten larunbatetan. «Orduan haurrek batzuetan ikastola egunak edo beste haurrekiko aktibitate egunak huts egin behar dituzte beren senidea ikusteko».
«Kontseilu Nagusiakurrats bat egin dezake bake prozesu honetan, presoen hubiltzea proposatuz»
Frantxoa garat
Anai artea
«Sakabanaketa jasangaitza da. Diru aldetik biziki zaila da hilabetean bisita bat baino gehiago egitea»
Jeanine beirie
Etxerat
Zenbakia
55.825
Presoak. Familia Ipar Euskal Herrian duten 40 preso badira Frantzian eta Espainian.
Kilometroak. Preso horien senideek hilabetean 55.825 kilometro egiten dituzte hilabetean.