Euskal presoen senitartekoen artean 225.076,90 euro banatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Guztira 276 laguntza emango dira. Gaurtik aurrera egin daiteke eskaera.
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agintera iritsi orduko presoen familiek haiek bisitatzeko diru laguntzak baliogabetuko zituela iragarri zuen, martxoan. Hil horretan, Joseba Azkarraga aurreko Justizia sailburuak presoen senitartekoentzako laguntzak onartu zituen. Hala ere, hurrengo urtera begira, diru laguntzak ez dituztela emango nabarmendu du Jaurlaritzak, "ETA gaitzesten ez dutenei" ez zaielako laguntzarik eman behar.
Jaurlaritzak 2006tik ematen ditu diru laguntza horiek eta PPk eta PSE-EEk ez dituzte laguntzok babestu inoiz.
euskal presoak
Senideak preso dituztenen artean 225.000 euro banatuko ditu Jaurlaritzak
Hurrengo urtean ez dituztela diru laguntzak emango nabarmendu du, "ETA gaitzesten ez dutenei" ez zaielako laguntzarik eman behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu