gizartea

Senideak zaintzeko laguntza bera jasoko dute gizonek eta emakumeek

Gaur egun, lanuzte eta lan murrizketengatik gizonezkoek 600 euro gehiago jasotzen dituzte

2010eko maiatzaren 19a
14:52
Entzun
Senideak zaintzeko laguntza berdina jasoko dute gizonezkoek eta emakumezkoek, lanuzte edo lanaldi murrizketak hartzen badituzte, Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi duenez. Emakunderekin batera egin duten Berdintasunerako Foruan hainbat aldaketa gehiago egingo dutela adierazi du.

Gaur egun, 600 euro gehiago jasotzen dute gizonezkoek, baina hala ere, laguntza eskatzen dutenen ehuneko bosta edo seia besterik ez dira izan. Ekimenak gizonengan izandako harrera txikia dela-eta laguntzak berdintzea erabaki du Jaurlaritzak.

Horretaz gain seme-alabak zaintzeko laguntzak haurrek zortzi urte dituzten arte luzatuko dute -orain arte sei urtera arte ematen zen laguntza-, eta laguntza jasotzeko ez da beharrezkoa izango lanuztea 59 egun jarraian egitea. Lanaldi murrizketak urte erdi luzatuko dituzte, hiru urte eta erdira arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.