atxiloketak

Senpereko atxiloketak salatzeko, manifestazioa antolatu dute hilaren 25erako

Eliane Etxeberria Senpereko zinegotziak Frantziako Poliziaren operazioa salatu du. Manifestazioa Senperen izango da, 17:00etan. Joan den asteartean atxilotu zituzten Naia eta Audrey Lacroix.

2012ko otsailaren 18a
16:16
Entzun

Naia eta Audrey Lacroix ahizpak atxilotu izana salatzeko eta hilaren 25eko manifestaziora deitzeko, ehun lagun inguru bildu dira Senperen.

Eliane Etxeberria Senpereko zinegotziak Frantziako Poliziaren operazioa salatu du, baita atxiloketen "ikusgarritasuna" ere. Haren arabera, euskal gizartea eta euskal gazteria "beldurtzeko" mekanismo gisa baliatzen dute.

Manifestazioa Senperen izango da, 17:00etan.

Naia eta Audrey Lacroix joan den asteartean atxilotu zituzten. Odre aske geratu zen ostegunean, eta Nahia espetxeratzeko agindua eman zuen atzo epaileak.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.