1/12 sumarioa

"Sententzia desobeditzea justiziaren eta giza eskubideen alde egitea da"

Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Robles zigortutako gazteek mezu bat plazaratu dute, igandeko manifestaziora deituz: "Gutako bakoitza izan behar gara subjektu aktibo, denak gara beharrezko". Goizean, Gasteizko Harresia plataformak deitu du igandeko martxarekin bat egitera. [Youtube]https://youtu.be/iOwwtRTtuoY[/Youtube]

2015eko maiatzaren 15a
12:48
Entzun

Bideoan, gordeta dauden hiru gazteek salatu dute "torturaren erabilera poliziala torturaren erabilera judizial" bihurtu zela epaiketan, eta iragarri dute ez dutela sententzia betetzeko asmorik.

Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri zien joan den astean Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Aiala Zaldibar, Ibon Esteban eta Igarki Roblesi. Lehen laurak atxilotu egin zituen Ertzaintzak joan den astean; beste hirurak, berriz, gordeta daude.

Horiek babesteko, ostegunetik iganderako egitaraua prestatu dute Gasteizen. Bertan, manifestaziora deitu dute eguerdirako, eta bertara joateko deia egin du Gasteizko Harresia plataformak. Nabarmendu dutenez, "legearen eta justiziaren artean" erabaki behar dute: "Justiziaren alde lerratuko gara".

Bilbo plazatik abiatuko da protesta, eta "desobedientzia masiboa, herrikoia, lege injustuei aurre egitekoa" gauzatu nahi dute , zigortuez gain eskubide zibil eta politikoak defendatzeko. #7akLibre eta#ResistGasteiz traolekin ari dira egitarauaren jarraipena egiten.

2010-2011n atxilotuak

Hiru sarekadetan atxilotu zituzten gazte auzipetuak: 2010eko urriaren 22an, urte hartako abenduaren 16an eta 2011ko otsail-martxoan. Batez beste, hamaseina hilabete egin dituzte kartzelan gazteek. Guztira, 768.000 euro ordaindu zituzten bermetan.

Epaiketan zehar, babes zabala jaso dute gazteek. Azaroan, milaka lagun elkartu ziren Iruñeko kaleetan haien alde, eta gizarte eragile ugarik defentsaren lekuko gisa deklaratu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.