Euskal PRESOAK

Sergio Polo euskal presoa jipoitu dutela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Ospitalean froga batzuk egin eta espetxera itzultzerakoan guardia zibilek eraso egin diote. Salaketa paratuko duela jakinarazi du AMMk.

2010eko apirilaren 9a
13:56
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du Sergio Polo euskal preso sopeloztarra jipoitu zuela Guardia Zibilak atzo, ospitaletik espetxerako bidean zeramatela. Kartzelara ailegatutakoan, espetxeko medikuak Poloren egoerari buruzko mediku txosten "sakona" egin zuela jakinarazi du AAMk. Era berean, euskal presoak salaketa paratuko duela adierazi du AAMk.

Polo Curtiseko espetxetik (Galizia) ospitalera eraman zuten froga batzuk egitera, eta itzulerako bidean Espainiako Poliziak epaitegira eraman zuen, espetxera eramateko preso arruntak jaso behar zituzten-eta bertan, AAMren arabera. Epaitegian, Guardia Zibilak preso guziei eskuburdinak paratu zizkien, baina arruntei ez bezala, Polori gibelean lotu zizkioten. "Guziei aitzinean, ergelenari izan ezik", erran zion guardia zibil batek, eta horren ondotik kolpeka hasi zitzaizkion, AAMk dioenez. Poliziek jipoia ikusi eta ekiditeko deus ez zutela egin salatu du AMMk. Ondoren, epaitegitik espetxera Guardia Zibilak eraman zuen Polo, eta harat ailegatutakoan berriz jipoitu zutela dio AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.