Serorekin bildu dira Donaixtiko kolegioa okupatu dutenak
DONAIXTI. Donaixtiko San Mixel kolegiokookupatzaileak jabeekin elkartu ziren atzo arratsean, oren bat eta erdiz —Pessaceko serora batzuk dira jabeak—. Bilkuratik ez da deus berririk jalgi. Kolegioa husteko prest agertu dira okupatzaileak, negoziatzen jarraitzekotan. Baina serorek ez dute deus izenpetu nahi izan, eta bide juridikotik segituko dutela ihardetsi dute. Gaur eguerditik aitzina, Polizia dei dezakete kolegioa husteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu