Martinez Roblesek Diputatuen Kongresuko batzordean azaldu duenez, ontziola zibilak ez dira errentagarriak, eta, beraz, ez dute dirulaguntza publikorik jasoko. Funtsean, ekimen pribatuaren esku geratuko da haien bideragarritasuna, eta egun bizi duten egoera aintzat hartuta, ia ezinezkoa ikusten da ontziola horiek inbertsio pribatuak jasotzea.
Hain zuzen ere, Sestaoko La Naval ontziola da ekoizpen zibila egiten dutenetako bat, eta, beraz, Bizkaiko lantegiak etorkizun beltza duela jakinarazi du SEPIko buruak.
Espainiako lehenego Gobernuak —PPko Jose Maria Aznarrek gidatzen zuenak— gai horren inguruan aurrera eramandako politika txarrari egotzi dio Martinez Roblesek egungo ezintasunaren errua: hain zuzen ere, lehendabizi dirulaguntzak modu irregularrean banatu zituela, eta ondoren, hori konpontzeko ez zuela ezer egin adierazi du."Izar ontziola publikoen taldea sortu zen arazo kroniko bati irtenbidea emateko, baina, azkenean, arazo kroniko horren parte bihurtu da. Finean, aurrerako ihesaren aldeko apostua egin zen, esperantza faltsuak sortuz", esan du SEPIko buruak.
Elorrieta: "Benetak politika industriala gauzatu behar da"
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia La Navalen etorkizunarekin oso arduratuta agertu da gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Elorrietak esan du dirulaguntzak direla-eta Europako Batasunarekin izandako afera ez dela ontziolen inguruan egun bizi den egoera justifikatzeko aitzakia. Aldiz, sakoneko arazoa politika industrialik eza dela iritzi dio: "Kontua da nola bermatzen diren langileen lanpostuak, ez bakarrik enpresa horretan, baizik sare guztian. Ez dago plan bat, ezta eskema bat ere", nabarmendu du.
Ekonomia
Sestaoko Naval ontziolak etorkizun beltza duela berretsi du SEPIko buruak
SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Sozietatako buru Enrique Martinez Robles Izar ontziola publikoen taldeko enpresen bideragarritasunari buruzko azalpenak eman ditu Espainiako Diputatuen Kongresuan. Atzo sindikatuei egindako iragarpena berretsi du Martinez Roblesek: ontzi militarrak egiten dituzten lantegiek dirulaguntzak jasoko dituztela, baina ez, ordea, ekoizpen zibila dutenek. Ondorioz, Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolak etorkizun gaitza duela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu