Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langile bat atzoz geroztik desagertuta dago eta Ertzaintza haren bila dabil. 44 urteko gizonezkoa da desagertutakoa.
Atzo, 22:00ak aldera, Naval ontziolatik Ertzaintzari deitu zuten langile baten desagerpena salatzeko.Arratsaldeaz geroztik, haren falta nabaritu zuten ontziolako langileek. Desagerpena salatu eta Ertzaintza gizonaren bila hasi zen enpresan bertan eta Bilboko ibaiaren inguruan, baina ez zuen haren aztarnarik topatu. Goizean berriro ekin diote bilaketa lanei.
Gizartea
Sestaoko Naval ontziolako langile baten bila dabiltza
Atzo arratsaldean konturatu ziren 44 urteko gizonezkoaren lankideak hura falta zela. Une honetan, Ertzaintza bere bila dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu