politika

Sestaoko PSEko hiru zinegotzik udal gobernua utzi dute

Gobernuak orain zazpi kide besterik ez ditu, eta oposizioan hamalau zinegotzi daude. Herriko PSE-EEren eta PSOEren arteko liskarrek eragin dute krisia.

2010eko martxoaren 5a
15:19
Entzun
Sestaoko PSE-EEren krisia areagotuz doa, bertako hiru zinegotzik talde sozialista utzi egin baitute:Alfonso Tapia, Monica Minguez eta Txemi Rinconek. PSOEk herriko PSE-EEren batzordea desegin egin du -gestora jarri du haren ordez- eta zinegotzi horiek batzordearekin bat egin dute.

Zazpi kide ditu orain Sestaoko udal gobernuak: PSEko bost eta EB-Berdeetako bi. Oposizioan hamalau zinegotzi daude: EAJko zortzi, PPko bi, Sestaoko Bizilagunak taldeko bat eta PSE utzi duten hiru -Rinconek dimisioa eman du baina euren ildoko bat jarriko da-.

Jose Luis Marcos Merino (PSE-EE) Sestaoko alkatea ez da horien ildokoa, gestorakoena baizik. Herriko batzordea aukeratu behar zutenean, PSOEk orain kendu duen taldeak 110 boto lortu zituen eta Merinoren-eta taldeak 90. "Alderdi barruan demokraziarik ez badago, ez dugu ezer egiten hor barruan", esan du gaur Tapiak, eta ez du baztertu Sestaon udal gobernu aldaketa egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.