Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 16 urteko mutil bat atzeman du Sestaon (Bizkaia), haurdun dagoen bikotekideari muturrekoak eta ostikoak ematea egotzita. Adingabea da neska ere. Ospitalera eraman dute golpeek eragindako zauriengatik.
Ertzaintzak hainbat dei jaso omen ditu merkatal gune batetik hurbil mutil gazte bat neska bati eraso egiten ari dela esanez. Bertaratu direnean, anbulantzia deitu dute Ertzainek. Mutil adingabea Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dute.