Sestaon sute batek bi ibilgailu eta lau edukiontzi kiskali ditu
SESTAO. Lau edukiontzi eta bi ibilgailu kiskalita utzi zituen suak atzo goizaldean Sestaon (Bizkaia). Goizaldean hasi zen sua, 06:00etan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. Edukiontzi batean hasi zen sua, eta garrak ondoan zeuden beste hiru zaborrontzi eta bi ibilgailutara iritsi ziren. Sua nahita piztu ote zuten ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu