Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok Donostiako gotzain ohiak. Alderdi politikoek "guztien irizpidea" aurrera eramateko ahalegina egin behar luketela iritzi dio Setienek eta ez alderdi bakoitzak hauteskundeei begira duen interesei begirakoa.
Ondoren, esparru berria eta joko arauak adostuta dituztenean, alderdi politikoek euren programa eta proposamen ideologikoa aurrera eramateko ahalegina egiteko aukera izango dute.
Setienek gaineratu du, gizarteak ez duela ulertzen bake prozesuan gertatzen ari dena eta uste du gizarteak gauzak argiago ikusi behar lituzkeela eta joko arauak zeintzuk diren jakin beharko lukeela.
Politika
Setienek dio alderdi politikoek joko arauak ezartzeari eman behar diotela lehentasuna, eta ez botoak lortzeari
Bake prozesuan aurrera egiteko "bide egokia" zein den eta "joko arauak" zeintzuk izango diren hitzartu behar dute alderdi politikoek Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia. Bi puntu horiei buruzko akordioak erdiestea izan behar luke alderdi politikoen lehentasuna eta ez botoak eskuratu eta norberaren proiektuaren arrakastaren bila aritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu