Politika

Setienen iduriko, Espainia egitura politikoa baino ez da, eta, beraz, zilegi da aldatzea

'Unidad de España y juicio ético' ('Espainiaren batasuna eta aburu etikoa) izeneko liburua aurkeztu du gaur Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohiak. Funtsean, Espainiaren batasunari buruzko zein nazioen eta estatuen izaera eta egiteko diferenteei buruzko gogoeta sakona da. Hausnarketa hori eginda, Espainia gisa ezagutzen den hori egitura politikoa baino ez dela iritzi dio Setienek, eta, beraz, aldatzea badagoela.

2004ko ekainaren 25a
13:12
Entzun
Espainiako Eliza Katolikoko hierarkian goi mailako kargua duen apaiz batek egindako adierazpenak eman zion Setieni gogoeratarako bidea. Izan ere, Espainiaren batasuna "ondasun morala" dela esan zuen.

Baieztapen horretatik abiatuta, nazioei eta estatuei buruzko haurnaketa egin du Setienek, eta Unidad de España y juicio ético (Espainiaren batasuna eta aburu etikoa" liburuan jaso du. Laburbilduz, nazioek eta estatuek, bakoitzak bere aldetik eta egiteko diferenteen bidez, herritarren onura bilatu behar diotela nabarmendu du Donostiako gotzain ohiak. Ildo horretatik, Espainia gisa ezagutzen dena "egitura politiko bat" baino ez dela uste du, eta, beraz, zilegi dela aldatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.