Euskal presoak

Sevilla II espetxean dauden euskal presoen senideek agerraldia egingo dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

EH Bilduk proposatuko du instituzioaren ordezkaritza bat espetxera joatea eta zuzendariarekin biltzea.

Berria.info
2013ko abenduaren 18a
14:03
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiak onartu egin du datorren ostiralean Sevilla II espetxean dauden euskal presoen senideek agerraldia egitea Giza Eskubideen Batzordean.

EH Bilduk egin du eskaera, eta PSE-EE eta PP kontra azaldu diren arren, aurrera egin du proposamenak. Koalizioak ohar batean azaldu duenez, sozialistak ados azaldu dira proposamenaren "oinarriarekin", baina gaia Batzar Nagusietako bake lantaldera eramatea proposatu dute.

EH Bilduren arabera, “garrantzitsua” da presoen egoera instituzioetan jorratzea eta espetxeetan ematen diren “eskubideen zapalketen” aurrean “interbentzio zuzena” izatea. Hala, datorren ostiralean egitekoa den batzordean proposatuko du Batzar Nagusietako ordezkaritza bat Sevillako espetxera joatea eta zuzendariarekin elkarrizketatzea. “Sevillan gertatzen ari dena ezin da onartu; ez dago inolako justifikaziorik eta salaketa iraunkorra eskatzen du. Mendeku polítika bat sumatzen da horren atzean. Ordua heldu da espetxe politika aldatzeko, sakabanaketa amaitzeko”, azpimarratu du koalizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.